BERRIAK
AGENDA
-
ZAPATARIKUA ETXEA, Orain arteko eta hurrengo urratsak.

Zapatarikua, herriguneko Beheko kaleko 20 zbk-an dagoen oinetxe (casa solar) bat da. 4 solairu ditu
2026-06-03
Calendars
Days of the Week
Time of Day
List
Grid
Plain
There are no events scheduled this week.
Zaparikua Etxea: Azken berriak
Udalak eta Hezkuntza Sailak ez dute aurrepausirik ematen.
Batzarretik Garitanotarren dohaitza hartzeko urratsak aztertzen jarraitzen dugu.
Bide horretan eta Toki Entitate bihurtu bitartean, dohaintza gureganatzeko egiten ari garena ondokoa da:
- Angiozar Jorratzen Garapen Elkarteari “herri izaerako” (utilidad pública) izendapena emateko eskaera abiatu dugu. Horrek, dohaitza jasotzeko kosteak murriztuko lizkieke alde biei.
- Eguren eta Garmendia Aholkularitzaren zerbitzuak kontratatuko ditugu. Dohaitza jasotzeko eta baita eraikina ondasun publiko bihurtu bitarteko kosteak eta lege betekizunak ezagutzeko.
- Udalari, HAPO (Hirigintza Antolaketa Plan Orokorra) berrian 1992an Gariketxeri emandako “izaera sozio-komunitarioko” kategoria kendu eta Zapatarikua Oinetxeari ematea eskatuko diogu.
Hau da, momentuz jakinean ipini dezakeguna.